Opens in a new tab
2027/04/17 • BILBAO ARENA • 2027/04/17 • BILBAO ARENA • 2027/04/17 • BILBAO ARENA • 2027/04/17 • BILBAO ARENA • 2027/04/17 • BILBAO ARENA • 2027/04/17 • BILBAO ARENA • 2027/04/17 • BILBAO ARENA • 2027/04/17 • BILBAO ARENA • 2027/04/17 • BILBAO ARENA • 2027/04/17 • BILBAO ARENA •

2027/04/17
MIRIBILLA
BILBAO ARENA

Sarrerak erosi

SUA BERRIRO PIZTU DA

Exkixu bueltan gara. Apirilaren 17an Bilbao Arenan emango dugun kontzertua izango da gure itzuleraren abiapuntua.

30 urte igaro ondoren, desiatzen gaude Exkixuren etapa berri honi hasieran ema eta zuekin guztiokin berriz elkartzeko eszenatokietan.

1992an Gernika-Lumon aurkeztu zuten jendaurrean Exkixu taldea: Alex Sardui (ahotsa) Jon Mikel Arronategi (baxua) Jon Artetxe (bateria), Jose Miguel Guisan (gitarra) eta Iñigo Ibarretxe (alboka) musikariek osatutakoa. Bost abestiko maketa batekin abiatu zuten ibilbidea, eta herriz herri kontzertuak eskaintzen hasi ziren hasieratik.

Urtebete beranduago aurkeztu zuten Exkixu (Gor, 1993) lehen lan luzea, Lorentzo Recordsen (Berriz) grabatutako 10 abestiko bilduma. Rocka, folka, euskara eta aldarrikapenez beteriko abestiak oinarri, laster euskal gazteriak bere egingo zituen bertako doinu eta leloak: Sua sua, Aurkitu zintudan eta Agur, esaterako.

Lehen diskoa Euskal Herrian zehar kontzertu mordo batekin aurkeztu ostean, estudioko bigarren lana aurkeztu zuten, Gaua heldu orduko (Gor, 1995), hau ere Lorentzo Recordsen grabatua eta Jose Alberto Batizek ekoiztua. Aurrekoaren ildo beretik, Amaiur, Sorginen Leizean… bezalako abestiak klasiko bihurtuko ziren gerora. Tradizioa, erritu paganoak eta mitologia beti egon dira presente taldearen iruditegian, eta hala, momotxorroak, bela beltza eta alboka taldearen ikur bihurtu ziren.

1996ko abenduan Euskal Herrian Euskaraz-en aldeko bildumarako Benito Lertxundiren Loretxoa kanta moldatu eta grabatu zuten. Hori izan zen kaleratu zuten azken abestia, urtebeteko epean desegin baitzen taldea behin-behinekoz. Gerora, Alex Sarduik Gatibu taldea sortu zuen Haimar Arejitarekin, eta Jon Mikel Arronategik, berriz, Ken Zazpi taldean dihardu.

Ibilbide labur baina oparoan (1992-1997), taldeak 300 kontzertutik gora eskaini zituen Euskal Herri luze-zabalean, eta tarte horretan asko izan ziren taldearekin batera aritu ziren artistak: Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak, Igor Arzuaga eta Ritxar Cuevas (trikitixa), Esteban Mediavilla (gitarra), Joseba Tapia, Jose Alberto Batiz…

2026an, Exkixuk etapa berri bati ekin dio. Gatiburen agurraren ondoren, Alex Sardui bere aurreneko rock taldera itzuli da, Iñigo Ibarretxe jatorrizko albokariarekin eta Gatibu eta Ken Zazpiren ibilbideetan aritutako musikariekin batera. Bi talde horietako zenbait musikarik osatuko dute Exkixu: Gatibutik, esan bezala, Alex Sardui kantaria eta Ekain Alzola baxu-jotzailea; Ken Zazpi taldetik, berriz, Beñat Serna gitarra-jotzailea eta Jon Fresko bateria-jotzailea arituko dira; trikitixarekin berriz, Jon Eguskiza musikaria.

Itzulerako kontzertua 2027ko apirilaren 17an izango da Bilbao Arenan (Miribilla), taldea desegin zenetik hogeita hamar urtera.

Sua berriro piztu da.

DISKOGRAFIA

Exkixu

1993 - Gor